Olatz eta David Karrikiriko ordezkariek aurkezpena eta diosalaren ondoren, “Eguzki bideoak” taldeko kideek landutako bideoan ageritako Famobilgo Click panpin ezagunek elkartearen aurkezpen xumea egin zuten “Denok giltzarri!” jardunaldietara hurbildutako lagunen aitzinean. Goizeko hamarrak orduantxe jo berriak ziren eta, beraz, garaiz heldu zioten lanari bertaratutako lagunek, gogotsu ekin ere, euren aurpegietan ikusi ahal izan genuen moduan. Hiru talde osatu ziren eta bakoitzari karpeta bana eman zitzaion, lau gairen inguruan euren ekarpenak biltzeko asmoz: elkartearen xedeak, egungo zerbitzuak, ideia berriak eta finantzazio iturriak. Lehenengo ariketan iritzi ezberdinak azaldu baziren ere, gehiengoarentzat lehentasun agerikoa zen: gure hizkuntza erabiltzeko aukerak eskaintzea; Iruñerriko euskal komunitatearentzat horixe baita, euren irudikoz, euskaraz bizitzea den helburu are potoloagoa egunez egun gauzatzeko biderik zuzenena. Read the rest of this post »
Denok giltzarri jardunaldiak
Posted 2009/05/14 by biokCategories: karrikiri
Azken hilabeteetan ZUBI HONETAN ZU ERE GILTZARRI kanpaina egiten ari gara, euskal komunitatean guztion partaidetza ezinbestekoa dela azpimarratzeko. Kanpaina burutzeko jardunaldi batzuk prestatu ditugu. Maiatzaren 23an izanen dira, goizeko 10:00etan, Eusko Kultur mintegian (Arrotxapea)
Gonbidatua zaude. Zatoz eta hartu hitza!
Parte hartzeko: Bulegotik pasatu: Xabier karrika 4, 948225845 telefonora deitu edo posta elektroniko honetara mezua bidali: bulegoa@karrikiri.org
Bizi al daiteke euskaraz Iruñean?
Posted 2009/03/06 by biokCategories: karrikiri
Karrikiri Iruñerriko euskaldunen artean zubi sendoak eraikitzen saiatu da euskararen erabilera bermatzeko asmoz. Arrazoi ezberdinak direla medio zubi horiek ahultzen joan dira denborarekin. Gai izanen al gara denon artean berreraiki eta zubi berriak sortzeko?


azken iruzkinak